Hona hemen El Correok. Rocío Ramos-Pauli, Bilbon egin zioten elkarrizketa, non bera ( Cuatroko "supernanny" saioko psikologoa) egindako galdera anitzei erantzuten duen.Galduko duzu?
Oso interesgarria guraso, irakasle eta hezitzaileentzat.

Rociok, bere elkarrizketan ere aipatzen du gaur egungo emakume langilearen asuntoa.Izan ere, gaur egun eta bizi izaten ari garen egoeraren ondorioz, gero eta emakume gehiago lanean ari dira, lehen euren etxean lan egiten edota umeen zerbitzura zeuden bitartean. Hau guztia dela eta, umeen heziketa, gero eta gehiago eskolen zerbitzura uzten da, eta haiek egiten ditugu seme-alaben arduradun.
Baina, berak aipatzen duenez badago lana eta umeen hezkuntza lotzeko bidea.Gainera, saiatu behar gara umeekin gauden denbora hori aprobetxatzen topera.Adibidez, umeak dutxatzen ditugun bitartean, saiatu behar gara haiekin gero eta harreman gehiago izaten.
Honez gain, aipatu beharra dago ezin garela emakumearen faktorean fijatu behar; gizona ere egin behar da umearen arduradun. Biek lan egiten badute etxetik kanpo, are gehiago; tradizionalki amak egiten bazuen ere.
Esan bezala, oraindik geratzen dira gizartean emakumeak egiten dituen eta gizonak ez, gauza gutxi batzuk.Oraindik denbora falta da bi gurasoen artean konpaginatzeko!
Aipatuaz gain, esan beharra dago gbaur egungo gurasoek gero eta formazio handiago dutela umeen zaintzan, eta gizonezkoek gero eta ardura gehiago hartzen dutela.Beraz, hau ba da bidea horrela jarraitzeko!
HEZITZEA EZ DA LEHEN BAINO ZAILAGOA, BAIZIK ETA ZAILTASUN GEHIAGO DITUGU !
No hay comentarios:
Publicar un comentario