Umeak, txikiak direnean ez dute euren aisialdia aukeratzeko denborarik...Momentu horretan haien aisialdi hori bitan banatzen da: Banaka egiten dituzten jokuak edota gurasoak egiten dutena.Hau da, gurasoak telebista ikusten ari badira , haiek ere egingo dute.Horregatik, txikiak diren momentutik garrantzitsua da euren hobbyak sortzen laguntzea.
Rocio Ramos-Paul-ek ( Supernanny saioko psikologa) dioenez, ez du ezertarako balio umeak telebistagatik urruntzea.Zera proposatzen du: Denboraketak eta ikusten dena kontrolatzea.Izan ere, umeak ikusi nahi dituzten programak etxean ez dauden momentu batean ematen badituzte, grabatu ahal dituzte.
Harrigarria bada ere, umeak 3-4 urte dituztelarik badakite DVD-a erabiltzen.Horregatik, hau haiengandik urrun edota oso kontrolatuta izatea komeni da. Egia esateko, txikiak direnean, gauzak debekatzeak funtzionatzen du baina nagusitzen diren heinean, derrigortutakoa egitea desio bihur daiteke.Umeak jakin behar du zenbat erabili eta zein momentutan.
Teknologia berrien(telebista, Internet, ordenagailua, kontsolak...) eguneko erabilera gomendagarria pare bat ordukoa da. Honetan, garrantzitsuena zera da: Umeek ez galtzea beste ohitura batzuk, etxerako lanak egitea, adibidez, teknologia hauek erabiltzearren.
Bestetik, umeei jartzen dizkiegun denboraketak betetzea ezinbestekoa da.Izan ere, nekatuta egoteagatik edota umeekin ez eztabaidatzeagatik,askotan, horiek behar baino gehiago erabiltzea uzten diete gurasoek.Horrez gain, bikotea ados jarri beharko litzateke, erabakiak berdinak izateko.
Ume askok ordenagailua euren logeletan dute, eta haiek ordenagailuetan dauden momentu horietan ezin dezakegu jakin, zer ari diren egiten...hori dela eta, onena ordenagailua egongelan egotea da.Guk ikusteko zenbat denbora ematen duten bertan, eta zertan.
Honetaz aparte, zigorren mundua itzela
da. Labur izango naiz, esanez, zigor bat eraginkorra izateko 3 faktore bete behar dituela:
- azkar eragitea.( Zigor bat ezin da aste bat geroago ezarri)
- Intentsitate berdinekoa izatea, eta ez izatea neurrigabea.
- Zigorrak umeak gogoko duen zerbait izatea.
Gurasoak, saiatu behar dira umeak eskolara doazen egunetan kontsola ez erabiltzen... eta jai egunetan edo asteburuetan "kontato" moduko bat egitea haiekin. Umeak kontsolarekin ematen duten denbora ( ordu erdi bat) irakurtzen ematea ere. Eta egindako "kontrato" horretan zorrotz izatea.
Amaitzeko, zera esango dut, umeak nagusituko direnean, eta gurasoek dena kontrolatu ezin izango dutenean, zailagoa izango da egiten duten oro jakitea.Hori dela eta, aipatutako guztia lehenengo urteetan finkatzea ezinbesteko bihurtuko da!
( informazioa www.conhijos.ez- etik aterata)
Animo emandako aholkuekin!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario