2012-11-27

Aurpegiak margoztea... umeen gogokoena!



Nola ez, ezin izango dut blog-arekin amaitu, umeek asko maite dutun gauza horietako bat aipatu barik... izan ere, edozein azokatara doazela umeak, pasatzen diren lehenego lekuetarikoa izaten da aurpegia margoztearena...


Esan beharra dago, aurpegi marrazketan ere,beste gauza askorekin gertatzen den bezala, sexu bereizketa ikusten dugu. Neskek nesken rolak (hello kitty, tximeletak, katuak, gauza leunak...) hartzen dituzte eta kolore suabeagoak nahi dituzte. Mutilek, aldiz, rol maskulinoak (spiderman, batman, hulk, gizon indartsuak...) aukeratzen dituzte eta koloreak ilunagoak izaten dira. Argi dago gizartearen eragina handia dela umeengan ere eta tailer hauetan sexu-bereziketa hauek ekiditea lortu behar dugu.
Horretaz aparte, zera esango dut: aurpegiak marrazteko ez gara profesionalak izan behar, pausu erraz batzuk jarraituz guk ere egin ditzakegu horrelakoak. 

Aholku batzuk:

- Ileak aurpegitik kendu (zinta baten laguntzaz, koletaz...)
- Aurpegi osoan krema hidratantea eman (nivea oso egokia izaten da)
- Umearen gustoko koloreak aukeratu
- Marrazten hasi (lehenengo kontornoa, gero barrutik osatu eta azkenik apaindurak jarri)
- Apaintzekok brillantina koloreduna erabiltzen dugu gehienetan.

Material hauek oso erraz lor ditzakegu edozein dendatan, prezioak ere denontzako daude. Hala ere, margoak erosteko gomendatzen dugu prezeski aurpegirakoak izatea eta kalitate onekoak. Apaingarriak oso merkeak izaten dira. 


Hona hemen tutorial pare bat neskak eta mutilak margozteko!







Espero dut dibertigarria izatea eta zuen esperientziak edota egindako marrazketa harrigarrienak plazaratzea guztiok ezagutzeko!!!

BESTE BATERA ARTE

No hay comentarios:

Publicar un comentario