Hau ba da hasiera ona ematea geure gaurko sarrerari... hau bada HIRUKIAK telebistako umeentzako saioko hasierako abestia...umeek buruz dakitena eta beharbada, zuetako askok ere...
Gaurkoan, gauza berri bat proposatuko dizuet... zuen seme alabekin ESKULANAK egitea. Oso momentu ona da haiekin hitz egiteko eta elkarri gauza berriak kontatzeko... eskolan egin dutena, lagunekin egin dituzten joku berriak ... etab.
Gauzak horrela, zenbait eskulan proposatuko dizkizuegu,modu ezberdinetan aurkeztuta, aukeratu nahi duzuena!!
IKASI MOTXILA BAT EGITEN
Mendian ibiltzeko edo askaria eramateko bizkar-zorro edo zakuto bat egiten erakutsiko dizuegu. Erraz erraza da! Pauso hauek jarraitu behar dituzue:
1 - Zakutoaren forma oihalean margotu.
2 - Marraren gainetik josi, zakuaren ahoa libre utziz.
3 - Ahoan, ondoren soka sartuko dugun tolestura sortu eta josi.
4 - Tolesturaren alde bakoitzean zuloak moztu eta bi soka sartu.
5 - Azpiko ertzean bi zulotxo egin.
6 - Soken muturrak horietan sartu eta josi
KOMETA BAT NOLA EGIN
Kometa bat egiteko pausoak azalduko ditugu. Horretarako, honako materialak behar dira: neurri ezberdinetako bi makil fin, zeta papera edota plastikoa, kola, haria, artaziak etaerrotuladoreak.
1 - Bi makilak bata besteari lotuko dizkiogu hariaren laguntzaz, gurutze bat sortuaz.
2 - Gurutzea zetazko paperaren gainean jarri, eta laukia marraztuko dugu.
3 - Marraztutako laukia moztu ondoren, gurutzeari erantsiko diogu.
4 - Gurutzearen aldeetako hirutan, neurri bereko hiru hari motz korapilatuko ditugu.
5 - Hiru hariak elkartzen diren gunetik beste hari luzeago bat korapilatuko diogu, kometaren heldulekua hain zuzen ere.
Txontxongiloekin jolasteko eszenatokia egiteko modu oso erraz bat ikasiko dugu . Horretarako, lehendabizi kartulinazko txontxongilo batzuk egingo ditugu eta ondoren eszenatokia. Hauek dira jarraitu beharreko pausoak:
1 - Kartulina zati batean txontxongiloaren irudia margotu eta moztu.
2 - Irudiaren azpi aldean zulo bat egin, bi hatz sartu eta mugitu ahal izateko.
3 - Dekoratua sortu kartulina erabiliz (zuhaitzak, mendiak, itsasoa...).
4 - Bi aulki bata bestearen parean jarri eta bizkar aldeetatik erratz bat pasa.
5 - Oihal edo toalla batzuekin bi aulkiak estali.
6 - Dekoratua itsatsi grapagailua, kateko-orratzak edo zeloa erabiliz.
Hemen duzue bideo moduan:
Espero dut disfrutatzea baita ulergarri izatea ere, eta beste batera arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario