Kaixo egun on!!!
Gaurko osteguna, abesti batekin hasiko dugu... baina abesti dibertigarri batekin.
Gaurko saioan zera jorratuko dugu... umeen ospakizunetan zer egin? Guraso askok eta askok arazo larriak dituzte akerauketa honekin...
Hona hemen proposamen batzuk!
ETXEAN: hau da aukerarik merkeena eta tradizionalena ere,
halere, gurasoei lan gehien ematen diena.Izan ere, dena antolatu, apaindu behar
dute… eta jaia amaitzean, hori jaso. Hau guztia bada ere, arazo handienetarikoa
izaten da espaziorik eza. Egiatan, hamar ume (gutxienez) etxe batean, denbora
luze batez gauza zaila izan daiteke, eta arazoak sor ditzake. Aukera honen
kostua, gutxi gora behera 50-60 euro bitartean egon daiteke… aldaketak egonda
ere.Hortik aparte, zerbait gehiago gehitu nahi bazaio garestiagoa izango da.
Bakoitzak prestatu beharrean,
KATERING zerbitzua kontrata daiteke.Gainera, haiek garbitzen dute dena. Edota,
haurrentzako ANIMAZIO ENPRESA zerbitzua kontrata daiteke: txotxongiloak,
pailazoak, jolas eta guzti.
JANARI AZKARREKO ESTABLEZIMENDUA. Ospakizuna etxetik kanpo egiten
bada, hauxe da aukerarik merkeena. Hanburgesa edo pizza, patatak,
freskagarriak, tarta eta jostailuak opari, jolastokia, animazioa edo
gozo-eltzea (aukerak aldatzen dira establezimendu batetik bestera) erdiesteko
modukoak dira, haur bakoitzeko bosna euro (gutxienez) gastatuz gero.
Argazkiaren jatorria
Argazkiaren jatorria
HAUR-PARKEAK. Haurrak nahi erara saltoka eta
brinkoka aritzeko etxean nahiko espaziorik izan ezean, aukera polita dira
honelakoak. Abantaila nagusia: umeaz gozatzeko aukera izango dute gurasoek eta
inbitatuek, ondoren pisu osoa hainbat ordutan garbitu beharraz kezkatu gabe.
Haur-parke espezializatuetan boladun kaiolak, txirrista eta beste hamaika
aparatu izaten direnez, haurrek hor badute arriskurik gabe dibertitzeko bidea,
monitore baten zaintzapean. Horrelako festetan anfitrioiari koroa eta oparia
entregatzen zaizkio eta, horrez gainera, inbitatu bakoitzari freskagarri eta
ogitarteko bana, patata frijituak, kakotxoak eta elementu behinena:
urtebetetze-ospakizuneko tarta, bere kandela eta guzti. Parke batzuetan
pailazoak, gozo-eltzea, karaokea eta dantza izaten da haurrentzat. Prezioak
astegunaren arabera aldatzen dien arren, zerbitzu hau kontratatzea 8 eta 15
euro artean kostatzen da, haurreko. Beste ohartarazpen bat: honelako
ospakizunetan establezimenduek gehienez ere hamar haur onartzen dituzte.
JOLAS-PARKEA. Norian eta errusiar mendian gora eta behera ibili
ondoren, askaria hartzea 13 eta 22 euro artean kostatzen da, haurreko. Prezio
batetik besterako aldea ezartzen dute parke batzuek, haurren altueraren
arabera: altuenak garestiago ordaintzen du.
BESTELAKOAK: Ikastetxea. Ikastetxe askok ikasleentzako
urtebetetze-ospakizunak antolatzen dituzte: honelakoetan, bat baino gehiago
egin daitezke batera eta, gainera, haurrak ez du lekualdatzen ibiltzeko
beharrik. Festako 150 euro inguru baizik kobratzen ez dituzten arren,
ikastetxekoak ez diren inbitatuek beste bost bat euroren "isuna"
ordaindu behar izaten dute. Haurrentzako diskoteka. Karaokea,
dantza, antolatutako jolasak, magoak edo antzerkia, aperitiboak, sandwichak,
freskagarriak eta tarta. Hori dena, 10 eurotik aurrera, haur bakoitzeko.
Zer egin
ü Inbitatuak eta anfitrioiaren arteko
komunikazioa sustatzea.
ü Bai gonbidatuek, bai protagonistak ere,
lagunaren etxera edo parkera zertara joan diren argi eta garbi eduki behar
dute:. Bidezkoa da, era berean, beraien artean elkarrizketa sustatzea ere,
adiskidantza preziatzen eta balioztatzen has daitezen.
ü Festa antolatzeko tokiaz erabakia
hartzeko unean izan kontuan lekuak zabala ez ezik, inbitatu guztien arteko
komunikazioa bideratzeko egokia ere izan behar duela.
ü Eskura duen guzti-guztian parte aktiboa
hartu behar du protagonistak, gurasoen zaintzapean, ezinbestez. Haurra izan
daiteke dekorazioaren arduraduna: ?zorionak", "urte askoan" edo
antzeko esakuneak agertzen dituzten kartoiak eta marrazkiak, lagunen artean
banatu beharreko karamelu zorroak? Hori ospakizun egunean ere praktikan jarri
ahal izango du, gonbidatu guztiekiko.
Egunero
gurasoek argudiatzen dituzten estres eta denbora-faltak ez dute aitzakia izan
behar umearentzako urteko festarik garrantzitsuena den hori aurrez prestaturiko
gertakizun estandar inpertsonal eta partaidetzarik gabekoa bihurtzeko.
Zer EZ egin
ü Aukeratutako
tokia goi-goi mailakoa izateak ez du garrantzirik. Garrantzi handia duena, ordea, inbitatu
ditugun haurrek harreman ona izatea da.
ü Izan kontuan urtebetetze-ospakizun
horretako helburu nagusietako bat ongi pasatzea dela baina horrek ez du esan
nahi inola ere umeek bere kasa bildu eta taldetxoak eginik jolastu behar dutenik.
Horrelakoetan oso litekeena da festako protagonistak edo gonbidaturen batek
bere burua diskriminatua sentitzea.
ü Hobe da egun ori ospatzeko jende asko
biltzen duten tokiak ez aukeratzea; Zaratak, maiz, haurrek eta gurasoek elkar
ezagutzeko beharrezkoa den gertutasun giroa lortzea galarazi egiten du.
ü Bertan egingo dena
urtebetetze-ospakizuna dela adieraziko duten berariazko elementuak ez dauzkan
tokia hautatzea ere ez da komeni
No hay comentarios:
Publicar un comentario