2012-11-12

"Krepak" familian!

Gaurko saioa gozoak zareten horiek asko nahi izango duzue frogatu!
         Inoiz pentsatu ahal duzue zuen seme-alabekin sukaldean aritzea?Zuetako askok pentsatu baduzue ere, onurak baino klate gehiago izango dituela izan duzue buruan....baina, ez du horrela izan behar ere!

             Beharbada oso ideia ona izango da. Izan ere, egun hotzak datoz Azaroan sartuta gaudelarik...horregatik, aprobetxa dezagun haiekin gauza berriak egiteko; eta haiei  zereginak utziz, ikus dezaten haiek badaukatela zer esanik.Horregatik, gaurko saiorako zera dakarzuet: KREPAK FAMILIAN!

Hona hemen krepak egiteko errezeta. Klaseko lagun batzuen eskaerari kasu egin beharko diot eta.
OSAGAIAK:

Litro erdi esne hotz

125gr. irina
5 arrultza (baserrikoak badira hobe!)
50gr. gurin
25gr. azukre
gatz pittin bat


                Lehendabizi bol haundi batean nahastu itzazu: esnea, irina, azukrea, gatza eta arraultzeak. Ondo nahastu orea, irinezko pinportarik geratu ez dadin. Orea sendo xamarra irtengo balitz, pasa ezazu orea txinotik. Orea fina baldin bada, ongi dago.
Ondoren urtu ezazu, gurina. Behin gurina urtuta duzula, gehitu iezaizu gurina, aurrez egindako oreari. Ongi nahastu berriz.

                Krepak egiteko orea gertu daukazu, orain presta ezazu zartagina. Zartagina ertz bakoa bada, hobeto bestela etxean duzun edozein zartaginek balioko dizu. Kontuan izan, zartagina ahalik eta leunena izatea.

              Krepak egin aurretik, jar ezazau zartagina sutan eta igurtzi aparteko gurin pusketa batekin. Jarraian, burruntzail (cazo) batean hartu orea eta zartaginera bota. Alde bietatik egina dagoenean platerera atera. Barruan nahi dizkiozun osagaiak sartu daitezke (txokolatea, fruta, barakiak bexamelarekin…) Nahi duzuna sartu.
              Kontuan izan barruko osagaiak goxoak badirela, krepari zartaginetik atera ostean azukre pixka bat bota behar zaiola. Eta alderantziz, barruko osagaiak gaziak badira, gatz pixkat.
Gomendioa: Krepari zartaginean buelta emateko orduan, erabili itzazu paleta zabal eta handiak. Bestela krepa hautsiko da eta.
ON EGIN! 

Hona hemen, bideo bat non Krepak nola egiten diren azaltzen duen, bada aurrean proposatutakoari beste bide bat, nik aurrerago azaldutakoa ulertzen ez baduzue!

No hay comentarios:

Publicar un comentario