2012-12-16

Agur bero bat!

Gaurkoan amaitzen da nire lana... behintzat blog honetan. Beharbada, hau ez da agur bat, gero arte baizik.

Eskertu behar dut bloga irakurtzen egon den jende orori, eta espero dut zuen gustokoa izana; ni saiatu naiz ahalik eta gauza interesgarrienak bilatzen; zuek ere etxeko txikienei interesgarri bihurtzeko. Izan ere, hau, azken finean, haiei bideratuta dago, eskolatik kanpoko egin daitezkeen eta egunerokotasunetik urrun dauden gauzak bilatzean, kuxkuxeatzean... eta besteei helaraztean. Horrexegatik, espero dut zuek bilatzen jarraitzea eta gauza deigarri eta politak aurkitzea, guztiei erakutsi ahal izateko. Berritzen saiatu behar gara, umeak ere, asper ez daitezen.

Aprobetxatuko dut pare bat gauzakaro; lehenik eta behin gabonak zoriontzeko beraz... 
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!
Ondo portatu bazarete, ziur aski opari mordo jasoko duzue. Beraz, hurrengo urtea hau bezain ona izatea opa dizuet!!!

Bestetik, bideo bat luzatuko dizuet ikustea benetan merezi duena... umeen esfortsua eta gogoak honen adibide dira. Hauek futbol talde bat dira, katalanak , 8-9 urte bitartekoak, eta merezi du ikusteak euren ahaleginak. Etsi egiten EZ duten eta etsiko ez duten ume eta jende orori eskeinita. 






Esker Mila Blog irakurle orori.

2012-11-29

Umeen urtebetetzeak nola ospatu?


Kaixo egun on!!!


Gaurko osteguna, abesti batekin hasiko dugu... baina abesti dibertigarri batekin.


Gaurko saioan zera jorratuko dugu... umeen ospakizunetan zer egin? Guraso askok eta askok arazo larriak dituzte akerauketa honekin...

Hona hemen proposamen batzuk!

ETXEAN: hau da aukerarik merkeena eta tradizionalena ere, halere, gurasoei lan gehien ematen diena.Izan ere, dena antolatu, apaindu behar dute… eta jaia amaitzean, hori jaso. Hau guztia bada ere, arazo handienetarikoa izaten da espaziorik eza. Egiatan, hamar ume (gutxienez) etxe batean, denbora luze batez gauza zaila izan daiteke, eta arazoak sor ditzake. Aukera honen kostua, gutxi gora behera 50-60 euro bitartean egon daiteke… aldaketak egonda ere.Hortik aparte, zerbait gehiago gehitu nahi bazaio garestiagoa izango da.
            Bakoitzak prestatu beharrean, KATERING zerbitzua kontrata daiteke.Gainera, haiek garbitzen dute dena. Edota, haurrentzako ANIMAZIO ENPRESA zerbitzua kontrata daiteke: txotxongiloak, pailazoak, jolas eta guzti.

JANARI AZKARREKO ESTABLEZIMENDUA. Ospakizuna etxetik kanpo egiten bada, hauxe da aukerarik merkeena. Hanburgesa edo pizza, patatak, freskagarriak, tarta eta jostailuak opari, jolastokia, animazioa edo gozo-eltzea (aukerak aldatzen dira establezimendu batetik bestera) erdiesteko modukoak dira, haur bakoitzeko bosna euro (gutxienez) gastatuz gero.

Argazkiaren jatorria

HAUR-PARKEAK. Haurrak nahi erara saltoka eta brinkoka aritzeko etxean nahiko espaziorik izan ezean, aukera polita dira honelakoak. Abantaila nagusia: umeaz gozatzeko aukera izango dute gurasoek eta inbitatuek, ondoren pisu osoa hainbat ordutan garbitu beharraz kezkatu gabe. Haur-parke espezializatuetan boladun kaiolak, txirrista eta beste hamaika aparatu izaten direnez, haurrek hor badute arriskurik gabe dibertitzeko bidea, monitore baten zaintzapean. Horrelako festetan anfitrioiari koroa eta oparia entregatzen zaizkio eta, horrez gainera, inbitatu bakoitzari freskagarri eta ogitarteko bana, patata frijituak, kakotxoak eta elementu behinena: urtebetetze-ospakizuneko tarta, bere kandela eta guzti. Parke batzuetan pailazoak, gozo-eltzea, karaokea eta dantza izaten da haurrentzat. Prezioak astegunaren arabera aldatzen dien arren, zerbitzu hau kontratatzea 8 eta 15 euro artean kostatzen da, haurreko. Beste ohartarazpen bat: honelako ospakizunetan establezimenduek gehienez ere hamar haur onartzen dituzte.

JOLAS-PARKEA. Norian eta errusiar mendian gora eta behera ibili ondoren, askaria hartzea 13 eta 22 euro artean kostatzen da, haurreko. Prezio batetik besterako aldea ezartzen dute parke batzuek, haurren altueraren arabera: altuenak garestiago ordaintzen du.

BESTELAKOAK: Ikastetxea. Ikastetxe askok ikasleentzako urtebetetze-ospakizunak antolatzen dituzte: honelakoetan, bat baino gehiago egin daitezke batera eta, gainera, haurrak ez du lekualdatzen ibiltzeko beharrik. Festako 150 euro inguru baizik kobratzen ez dituzten arren, ikastetxekoak ez diren inbitatuek beste bost bat euroren "isuna" ordaindu behar izaten dute. Haurrentzako diskoteka. Karaokea, dantza, antolatutako jolasak, magoak edo antzerkia, aperitiboak, sandwichak, freskagarriak eta tarta. Hori dena, 10 eurotik aurrera, haur bakoitzeko.


2012-11-27

Aurpegiak margoztea... umeen gogokoena!



Nola ez, ezin izango dut blog-arekin amaitu, umeek asko maite dutun gauza horietako bat aipatu barik... izan ere, edozein azokatara doazela umeak, pasatzen diren lehenego lekuetarikoa izaten da aurpegia margoztearena...


Esan beharra dago, aurpegi marrazketan ere,beste gauza askorekin gertatzen den bezala, sexu bereizketa ikusten dugu. Neskek nesken rolak (hello kitty, tximeletak, katuak, gauza leunak...) hartzen dituzte eta kolore suabeagoak nahi dituzte. Mutilek, aldiz, rol maskulinoak (spiderman, batman, hulk, gizon indartsuak...) aukeratzen dituzte eta koloreak ilunagoak izaten dira. Argi dago gizartearen eragina handia dela umeengan ere eta tailer hauetan sexu-bereziketa hauek ekiditea lortu behar dugu.
Horretaz aparte, zera esango dut: aurpegiak marrazteko ez gara profesionalak izan behar, pausu erraz batzuk jarraituz guk ere egin ditzakegu horrelakoak. 

Aholku batzuk:

- Ileak aurpegitik kendu (zinta baten laguntzaz, koletaz...)
- Aurpegi osoan krema hidratantea eman (nivea oso egokia izaten da)
- Umearen gustoko koloreak aukeratu
- Marrazten hasi (lehenengo kontornoa, gero barrutik osatu eta azkenik apaindurak jarri)
- Apaintzekok brillantina koloreduna erabiltzen dugu gehienetan.

Material hauek oso erraz lor ditzakegu edozein dendatan, prezioak ere denontzako daude. Hala ere, margoak erosteko gomendatzen dugu prezeski aurpegirakoak izatea eta kalitate onekoak. Apaingarriak oso merkeak izaten dira. 


Hona hemen tutorial pare bat neskak eta mutilak margozteko!







Espero dut dibertigarria izatea eta zuen esperientziak edota egindako marrazketa harrigarrienak plazaratzea guztiok ezagutzeko!!!

BESTE BATERA ARTE

2012-11-22

Gabonak heltzear.. zer egin?



Kaixo danori!

Sarrera berri honetan...heltzear dagoen ekitaldi bat gogoratzeko aukera izango dut. Izan ere gabonak heltzeko gutxi falta da, hilabete bat baino ez... Guraso asko egongo zarete kezkatuta, denbora barik gauzak erosteko, prestatzeko...eta gainera, zuen seme/alabak oporretan egongo dira!!!

Hori dela eta, gaurkoan, zera proposatu nahi dizuet: Gabonetako oporretan zuen umeentzako ekitaldia. Gainera, ekitaldi honen parte naizen heinean, gauzak askoz zehatzago azaldu ahal izango dizkizuet.

Campus Bilbaok, umeen oporrak hobeagoak eta dibertigarriagoak egiteko helburuarekin, beste urte batez, saskibaloi eta futbol kanpusak eskaini ditu. Hona hemen jakin beharreko guztia!

GABONAK KIROLAZ GOZATZEN!


Gaboneskola La Salle Bilbao ikastetxean

Hau izango da gure XII.rren edizioa saskibaloi kanpus bezala La Salle Bilbao iakstetxean, eta laugarrena, Bilbao Basketen laguntzaz.Espero dugu hobetzen jarraitzea.
DATAK: Abenduaren 26tik 28ra , eta urtarrillaren 2tik 4ra.
LEKUA:   La Salle Bilbao. Ikastetxea
ADINA: 2007 1997.urteen artean jaiotakoak.
ORGUTEGIA:
§  9.30tik 13.30ak arte
§   08:45tik 13:45 ak arte monitoreak egongo dira umeak jasotzeko eta haiekin geratzeko.

2012-11-15

Antzerkira zergatik ez?


Egun on Euskadi!!! Zelan doa astea?? Gogotsu ari zarete? Gutxi falta da bukatzeko...beraz azken bultzada eman diezaiogun.


Gaurkoan, "youtube"-etik ateratako monologo bat eskaintzen dizuet, gurasoek ulertuko duzuena, umeen inguruan arituko da Dani Rovira monologoegile ospetsua. Espero dut zuen gustuko izatea!



Saio honetarako, zera prestatu dizuet: umeekin plan alternatibo on bat: 
ANTZERKIRA JOATEA.
Baina, adi, proposamena ez da bakarrik nagusiei zuzenduta egoten den antzerkia, baizik eta umeentzat bideratuta egongo dena. Saiatuko naiz, gusto ezberdinetakoak eskiantzen, zuek aukeran gehiago izateko!

2012-11-12

"Krepak" familian!

Gaurko saioa gozoak zareten horiek asko nahi izango duzue frogatu!
         Inoiz pentsatu ahal duzue zuen seme-alabekin sukaldean aritzea?Zuetako askok pentsatu baduzue ere, onurak baino klate gehiago izango dituela izan duzue buruan....baina, ez du horrela izan behar ere!

             Beharbada oso ideia ona izango da. Izan ere, egun hotzak datoz Azaroan sartuta gaudelarik...horregatik, aprobetxa dezagun haiekin gauza berriak egiteko; eta haiei  zereginak utziz, ikus dezaten haiek badaukatela zer esanik.Horregatik, gaurko saiorako zera dakarzuet: KREPAK FAMILIAN!

Hona hemen krepak egiteko errezeta. Klaseko lagun batzuen eskaerari kasu egin beharko diot eta.
OSAGAIAK:

Litro erdi esne hotz

125gr. irina
5 arrultza (baserrikoak badira hobe!)
50gr. gurin
25gr. azukre
gatz pittin bat


                Lehendabizi bol haundi batean nahastu itzazu: esnea, irina, azukrea, gatza eta arraultzeak. Ondo nahastu orea, irinezko pinportarik geratu ez dadin. Orea sendo xamarra irtengo balitz, pasa ezazu orea txinotik. Orea fina baldin bada, ongi dago.
Ondoren urtu ezazu, gurina. Behin gurina urtuta duzula, gehitu iezaizu gurina, aurrez egindako oreari. Ongi nahastu berriz.

                Krepak egiteko orea gertu daukazu, orain presta ezazu zartagina. Zartagina ertz bakoa bada, hobeto bestela etxean duzun edozein zartaginek balioko dizu. Kontuan izan, zartagina ahalik eta leunena izatea.

              Krepak egin aurretik, jar ezazau zartagina sutan eta igurtzi aparteko gurin pusketa batekin. Jarraian, burruntzail (cazo) batean hartu orea eta zartaginera bota. Alde bietatik egina dagoenean platerera atera. Barruan nahi dizkiozun osagaiak sartu daitezke (txokolatea, fruta, barakiak bexamelarekin…) Nahi duzuna sartu.
              Kontuan izan barruko osagaiak goxoak badirela, krepari zartaginetik atera ostean azukre pixka bat bota behar zaiola. Eta alderantziz, barruko osagaiak gaziak badira, gatz pixkat.
Gomendioa: Krepari zartaginean buelta emateko orduan, erabili itzazu paleta zabal eta handiak. Bestela krepa hautsiko da eta.
ON EGIN! 

Hona hemen, bideo bat non Krepak nola egiten diren azaltzen duen, bada aurrean proposatutakoari beste bide bat, nik aurrerago azaldutakoa ulertzen ez baduzue!

2012-11-08

Igeri egitera!


Has gaitezen eguna behar bezala... ziur aski abesti hau ezaguna izango zaizue!
pasa den astean Hirukien abestiarekin hasi banintz... aste honetan Doraemon-en abestia
izango duzue sarrear moduan.
Goiz goizetan egunon, eta gauetan gabon....

 

Umeek euren aisialdietann, hainbat guaza egiten dituzte.. eta nagusitzen diren heinean, gero eta gehiago: Musika, saskibaloia, atletismoa... baina normalean, umeek egiten dituzten gauzetaz gain, badaude beste ariketa btazuk beharbada ez direnak hain ospestuak; horietako bat da IGERI EGITEA.


               Guraso askok  beldur dira umeek igerilekura eramatearren...eta behin eramaten dituztela kezkatuta jarraitzen dute umeak ondo egongo diren, edota igerilkeuan despistatuko diren, haiek bistatik galtzea guraso askok kezkatzen ditu.Aldi berean, igeri egiten ikastea ezinbesteko behar izana da umeentza ,eta behin igeri egiten ondo dakitela lasaitasun itzel ematen die gurasoei; urarekin jolas dezaeketem eta uretan bertan ere.

Umeei igeri egiten erakustea: Gurasoentzako erronka

Hauekerarik onena umeek txikiak izanda urarekin kontaktuan egotea da; egiatan zenbait umek harritzen gaituzte ikusten ditugunean hian txikiak izanda uretan, eta buzeatzen.
Ez hori bakarrik, haurrentzat hainbat dira abantailak: euren arnasketa ahalmenak hobetzen dira, euren alineazioa hobetu ere egiten du eta euren koordinazio muskularrak hoberantza jotzen du. Halere, joera gehiago izaten dute gripeak, otitisak... hartzera.

2012-11-02

Esku lanen mundura goaz!


Hau ba da hasiera ona ematea geure gaurko sarrerari... hau bada HIRUKIAK telebistako umeentzako saioko hasierako abestia...umeek buruz dakitena eta beharbada, zuetako askok ere...


Gaurkoan, gauza berri bat proposatuko dizuet... zuen seme alabekin ESKULANAK egitea. Oso momentu ona da haiekin hitz egiteko eta elkarri gauza berriak kontatzeko... eskolan egin dutena, lagunekin egin dituzten joku berriak ... etab.



Gauzak horrela, zenbait eskulan proposatuko dizkizuegu,modu ezberdinetan aurkeztuta, aukeratu nahi duzuena!!

 Bat baino gehiago gustoko baduzue, ba aurrera!

2012-10-30

Segurtasuna parkeetan


Askotan, gurasoak kezkatuta daude euren seme- alabak haurrentzako parkeetara daramatzatenean.Izan ere, hauek dira umeek euren haurtzaroaren zati handiena ematen duten lekua. Bertan, beste umeekin hainbat jolas asmatzen eta jokatzen dituzte. Jolas guzti hauek eta bertan igarotako denbora guztiak, sozializazio prozesuan laguntzen die, asko, baita pentsamolde irekiago izaten ere.

Argazkiaren jatorria               

                     Gurasoak parkean dauden guztietan, umeen zain egon behar dira, baita segurtasun neurriei begira ere, jolasak ziurrak izan daitezen eta horrela ezuztekoak sahiesteko.


                         Umeek parkean aske sentitzen dira beti eta ez diote beldurrik inori. Horrela, zuk bihotzondokoa izaten duzun bitartean, haiek kulunketara igotzen dira, txirritratik botatzen dira eta hainbat gauza gehiago.Gainera, parkean beti ager daiteke kankailuren bat, parkearen "sheriff"-a dela uste duena. Horregatik guztiagatik, hona hemen gurasoentzako aholku batzuk.



  

2012-10-25

Film proposamenak familian!

MELENDI-Cuestión de prioridades









Hasteko, Melendi-ren kanta bat uzten dizuet, letra entzunez gero pentsaraziko dizue, ziur asko gainera.

               Gure aurreko ekitaldia alde batera utzita... heltzear daude neguko asteburu hotzak eta planik gabekoak... umeak guztiz aspertuta etxean jarraitzen dutelarik.
 Hori dela eta, gaurkoan umeek ikusteko animaziozko pelikula batzuk proposatzen dizkizuet, beharbada deskargatzen joan nahi izango dituzue.

Ice Age 4: Kontinenteen formakuntza



Manny, Diego eta Sid euren abentura garrantzitsuenean abiatuko dira, kontinenteak sakabanatu direnetik, Scrat-en errua izan zena.besteengandik urrundu direlarik, Iceberg bat erabiliko dut bidaiatzeko non erronka batzuk izango dituzten eta garaile aterako diren.




  

EL lórax: En busca de la fruta prohibida

Lorax, basoan bizi den izaki agintzailea da, eta basoa salbatzen saiatzen da arropa fabrikatzaile baten aurrean, Once-ler izenekoa, hau izaki kutsatzaileak errepresentatzen ditu.

2012-10-18

Iganderako plana!



Gaurkoan, zerbait berri proposatu nahi dizuet. Urrian sartuta gaude jada, eta eguraldi txarra laster gainean izango dugu; honela, asteburua helduta, umeak etxean leku batetik korrika eta zu hainbat arropa garbitu behar dituzu oraindik... Zer egin?

Gaurkoan, familian egiteko plana proposatuko dizuet. ideia zera da; eguraldia ondo dabilen eguna aprobetxatxea eta familia oso planak egitea. Esz du prestaketa askorik behar, plana ondo ateratzeko faktore garrantzitsuena espontaneoak izatea da.Umeei esan ahal diegu haiek proposamenak egiteko, eta bide batez, ardura eta garrantzia duten ikusteko.Haiek esan dezakete zer gustatuko litzaioke egitea, zertan jolastea...
Picnic-a, bide bat da; horretarako egun eguzkitxu bat arpobetzatzen saiatu behar gara, egun hotz eta euritsuetatik aparte, zerbait berri eta erakargarri sortzeko.

Hauxe da nire proposamena:

NATURALIA (Laukariz)

Hiritik minutu gutxi batzurara, ohiartzunetik urrun, kutsaketa eta kaletik urrunera, 5000 metro karratutako mikromundu txiki bat exisistitzen da, non animalia exotiko asko aurkitzeko aukera izango dugun.

Mini-zoo hau, Naturalia Garden Center-en zati bat da,lorezaintzan oinarritutako gune handi hau, non komertzioa eta aisia eskutik doazen.

Tropikoaren eredu batekin topo gein dezakezu edota amazoniaseko oihanean bertan sartu.Gainera, baserrirako sarrera DOAZKOA da.

Zer aurki dezakegu bertan?

koatiak, mapatxeak, vietnam-eko txerriak, faisanak,ahuntzak, poniak,lertxunak....

Nola heldu?
 Laukariz-artebakarra koa ireteera hartu, BI-631ko BIlbao-Mungiako errepidean.Urgoitiko jauregia pasata, eta "La bilbaína" urbanizazioa baino lehenago.
.



2012-10-11

Gurasoentzako erantzun batzuk


Hona hemen El Correok. Rocío Ramos-Pauli, Bilbon egin zioten elkarrizketa, non bera ( Cuatroko "supernanny" saioko psikologoa) egindako galdera anitzei erantzuten duen.Galduko duzu?

Oso interesgarria guraso, irakasle eta hezitzaileentzat.


                    Hau irakurri ondoren, argi izan behar dugu ez direla guraso perfektuak existitxen... gu garen moduan izan beharko garela umeekin; Zein da koxka? Gero, umearekin izandako erreakzioak edota gertatutako erreflexionatu behar izango dugula.Horretan datza...ERREFLEXIONATZEA egindakoa, gauzak hobetezeko helburuarekin eta beste aldi baterako, txartoi ateratako gauzak aldatu ahal izateko.

                  Rociok, bere elkarrizketan ere aipatzen du gaur egungo emakume langilearen asuntoa.Izan ere, gaur egun eta bizi izaten ari garen egoeraren ondorioz, gero eta emakume gehiago lanean ari dira, lehen euren etxean lan egiten edota umeen zerbitzura zeuden bitartean. Hau guztia dela eta, umeen heziketa, gero eta gehiago eskolen zerbitzura uzten da, eta haiek egiten ditugu seme-alaben arduradun.

 Baina, berak aipatzen duenez badago lana eta umeen hezkuntza lotzeko bidea.Gainera, saiatu behar gara umeekin gauden denbora hori aprobetxatzen topera.Adibidez, umeak dutxatzen ditugun bitartean, saiatu behar gara haiekin gero eta harreman gehiago izaten. 

Pentsa dezagun momentu batez...



Umeak, txikiak direnean ez dute euren aisialdia aukeratzeko denborarik...Momentu horretan haien aisialdi hori bitan banatzen da: Banaka egiten dituzten jokuak edota gurasoak egiten dutena.Hau da, gurasoak telebista ikusten ari badira , haiek ere egingo dute.Horregatik, txikiak diren momentutik garrantzitsua da euren hobbyak sortzen laguntzea.

Rocio Ramos-Paul-ek ( Supernanny saioko psikologa) dioenez, ez du ezertarako balio umeak telebistagatik urruntzea.Zera proposatzen du: Denboraketak eta ikusten dena kontrolatzea.Izan ere, umeak ikusi nahi dituzten programak etxean ez dauden momentu batean ematen badituzte, grabatu ahal dituzte.

Harrigarria bada ere, umeak 3-4 urte dituztelarik badakite DVD-a erabiltzen.Horregatik, hau haiengandik urrun edota oso kontrolatuta izatea komeni da. Egia esateko, txikiak direnean, gauzak debekatzeak funtzionatzen du baina nagusitzen diren heinean, derrigortutakoa egitea desio bihur daiteke.Umeak jakin behar du zenbat erabili eta zein momentutan.

Teknologia berrien(telebista, Internet, ordenagailua, kontsolak...) eguneko erabilera gomendagarria pare bat ordukoa da. Honetan, garrantzitsuena zera da: Umeek ez galtzea beste ohitura batzuk, etxerako lanak egitea, adibidez, teknologia hauek erabiltzearren.


Bestetik, umeei jartzen dizkiegun denboraketak betetzea ezinbestekoa da.Izan ere, nekatuta egoteagatik edota umeekin ez eztabaidatzeagatik,askotan, horiek behar baino gehiago erabiltzea uzten diete gurasoek.Horrez gain, bikotea ados jarri beharko litzateke, erabakiak berdinak izateko.


Ume askok ordenagailua euren logeletan dute, eta haiek ordenagailuetan dauden momentu horietan ezin dezakegu jakin, zer ari diren egiten...hori dela eta, onena ordenagailua egongelan egotea da.Guk ikusteko zenbat denbora ematen duten bertan, eta zertan.




2012-09-27

Zertarako balio du biniloak?

Galdera hori eta beste batzuk egin zizkieten 6-10 urteko umeei ,ondoren ikusiko dugun bideoan... eta emaitzak ikaragarriak izango dira.

Azken astearte horretan, Prime Time-eko saio batean "El Hormigero3.0" izeneko horretan, froga bat egin zuten. Horretan, umei batzuei orain dela 15 bat urteko aparailuak ematen zizkieten ( Compact-Disk...etab), eta umeek horiek zertarako balio zuten esan behar zuten.

Bideoa ikusi ondoren, benetan harritzekoa dirudi leku berberean bizi izatea!! Belaunaldi batetik bestera ezberdintasun itzelak topatuko ditugu.



Más vídeos en Antena3

Kontura gaitezke, honen bitartez, gaur egun, momentura arte eskeini diguten teknologia barik bizitzea ezinzezkoa litzaiokeela ume hauei.


Ordenagailuekin...familian!

Kaixo! Hemen gaude berriz ere, zerbait interesgarri kontatzeko asmoz, zuei gustatuko zaizuelakoan.

Umeek, gaur egun, gero eta denbora gehiago ematen dute ordenagailuaren aurrean, sarean kuxkuxeatzen, eta askotan probetxuzko ezer egin barik...Ez hori bakarrik, beste umeekin harremanetan egon barik, eta bide batez, euren gaztaroaren zati handi bat bakardadean eta askotan ezer transimititzen ez dien  pantaila aurrean. 

Hori dela eta, zeozer proposatu beharko genuke.Alde batetik, ordenagailuekien denbora gutxiago ematea, eta bestetik, horietan dabiltzaten bitartean, zerbait intersgarri edo haientzat probetxuzkoa izan daitekeena proposatu.

Aipatutako guztia kontuan hartuta, bigarren ziklorako BIDE-HEZKUNTZArako (educación vial) ariketa batzuk proposatzen dizkizuet!

Link orrialdera

Espero dut, zuen familiako gaztetxoekin disfrutatu ahala!




2012-09-20

Kirola bizitza da!

Hona hemen... MANA-ren kanta bat! Eguna hasteko ezinbestekoa da gogotsu hastea eta umore onaz, eguna hobeto joan dadin!

  

Horrez gain...gaurkoan,elkarrizketa bat, Donostiako gazte bati egindakoa. Bera, honetan, kirolaz aritzen  da, eta berarentzat kirolak duen garrantziaz, ez hori bakarrik, berarentzat zer suposatzen zuen, eta gaur egun zer suposatzen duen.

     Kirola da umeak eskola ondoren gehien praktikatzen duten ariketako bat, osasuntsua oso, eta eskolan ez dauden beste umeak ezagutzea laguntzen dute! Aurrerago, honi buruz sakonago hitz egingo dugu.

DISFRUTA EZAZUELA ESPERO DUT!

Umeen jolasak

Umeentzako jolasak oso garrantzitsuak dira!

Aurreko filiminetan agertzen den bezala, ezinbesteko faktore bihurtzen da jolastea umeentzako...eta gainera, hau bada gauza bat inoiz aldatu ez dena, ezta aldatuko dena ere. Umeek behar dute jolastea, harremanetan jartzeko inguruarekin bide batez...jendea ezagutzen dute, sozializazio prozesua aurrera eramaten dute... Horretaz gain, lotura afektiboak sortzen dira jokuen eta jolasen bidez; euren garapenerako beharrezkoak izango direnak. Txikitatik saiatzen diren joku horiek motrizitatea lantzeko baliogarria izango da. Nagusitzen diren heinean, arauak ikasteko, hizkuntza lantzen joateko, bizitzako jarduerak ikasteko... hau da, garapen osorako bide batez. 

Beraz, ez ditzagun galdu gure umeetako jolasak eta irakats diezaiegun gure umeei!

Bienvenue tout le monde!



Egun on eta ongi etorriak blog berri honetara!

Honetan, gai ezberdinak jorratzen saiatuko gara, beti umeekin zerikusia izango dutenak. Gaur egun, teknologiek gure bizitzaren jabe nagusienetarikoak direlarik, umeen aisialdiaz arituko gara.Zer egiten duten edota zer egin ahal izango luketen...proposamenak, ipuinkontalariak, jokoak...





Goazen ba aurrera!